15:11

Irratia

Saria

Aitor Buendia 'La Ruta Slow'ko kazetariarentzat, 2017ko Euskadi Gastronomia saria

EiTBn

Radio Vitorian eta Radio Euskadin entzungai dagoen irratsaioaren gidariak astelehenean kazetari lanik onenaren Euskadi Gastronomia saria jasoko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Buendia Radio Vitorian eta Radio Euskadin entzungai dagoen 'La Ruta Slow' irratsaioko gidariak jasoko du astelehean, maiatzaren 28an, kazetari lanik onenaren Euskadi Gastronomia saria. Eusko Jaurlaritzak Akademiako Zuzendaritzaren Batzordearen proposamenak jarraituz banatzen ditu gastromia sariok.

Aitor Buendiarekin batera, Bilboko Andra Mari jatetxeko Zuriñe Garciak jatetxe jaberik onenaren saria jasoko du, Donostiako Eme Be Garroteko Rafael Moyak jangela zuzendari onenarena, eta Etxebarri argitaletxeak argitarapenik onenarena.

Kazetari eibartarra 1989an hasi zen hedabideetan lanean eta 2012tik hona 'La Ruta Slow' irratsaioa gidatzen du. Ostegunetan 17:00etan Radio Vitorian eta igandeetan 13:00etan Radio Euskadin dago entzungai. Tarte honen ardatza garaiko eta bertako produktuak dira eta bere asmoa ekoizleei ahotsa ematea da. "Sari hau ekoizle hauekin elkar banatu nahi dut, slow food delako filosofia jarraituz, lurraren intelektualak deritzogunekin, alegia", azaldu du.

Sari banaketa ekitaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Gasteiz aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena