15:42

Goiz kronika asteburua

MIGRAZIOA

Legarreta: "Arazo estrukturala da eta konpromiso kolektiboak behar dira"

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak atsekabea adierazi du Bidasoako uretan gertaturakoagatik, eta migrazioaren fenomenoari gizatasunez aurre egiteko unea dela aldarrikatu du.

  • Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendaria

    Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritzako migrazio eta asilo zuzendaria

    4:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoako uretan bistaratu den arazoa, "Europak zintzilika duen arazo estrukturala" dela adierazi du Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak, eta honenbestez, "konpromiso kolektiboak" hartzeko unea dela aldarrikatu du. Gauzak horrela, "erkidego eta estatutik haratago", Europara begira ere jarri da, migrazioaren fenomenoari gizatasunez aurre egin eta indarrean dauden politikak berrikusteko.

Bide horretan, Eusko Jaurlaritzak lehen pausuak eman dituela ere adierazi du: "2018tik egiteke dagoen bilera" eskatu dio Jaurlaritzak Jose Luis Escriva Espainiako Migrazio ministroari, Legarretak jakinarazi duenez.

Atzo Bisasoako uretan gertatutako heriotzari dagokionez, bere atsekabea adierazi du, eta Hendaian bizilagunek erreskatatu zuten 16 urteko migratzaile gaztearen inguruan berriz zehaztu du, muga pasa ostean Frantziako Poliziak kanporatu eta Foru  Aldundiaren ardurapean geratu dela, adin txikikoa delako. Irunen Gurutze Gorriaren aterpetxean "60 lagun baino gehiago izanez gero, dispositiboa areagotzen" dutela adierazi du eta bart 52 lagunek lo egin dutela argitu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena