10:23

Goiz kronika asteburua

Joxe Arregiren arreba

Maribi Arregi: "Justizia ez dut lortuko, aitortza etorriko dela uste dut"

Xabier Urteaga | EiTB Media

40 urte dira Joxe Arregi Izagirre zizurkildarra 9 egunez inkomunikatuta egon ostean jasandako torturengatik hil zela.

  • Maribi Arregi anaiaren oroitarriaren aurrean

    Maribi Arregi anaiaren oroitarriaren aurrean

    5:44 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

40 urte pasa diren arren gertatutakoa gogoratzea "mingarria" da Maribi Arregiren esanetan. Joxe Arregiren arrebaren hitzetan "ez zaizkizu ahazten berak pasa zituenak eta torturatzaileak inongo zigorrik gabe geratu zirela". Auzitegi Gorenak bi polizia zigortu zituen 1989an, baina Felipe Gonzalezen gobernuak indultatu egin zituen, horrek "mina eta amorrua areagotu egiten ditu" gaineratu du Arregik.

Joxe Arregi 1981eko otsailaren 13an atxilotu zuten, 9 egunez inkomunikatuta egon ostean jasandako torturenagtik hil zen. Hori baieztatzen duen epai judiziala duen kasu bakarretakoa da. Arregiren gorputzaren argazkiak ubeldura eta erredurez betea, torturaren irudi bihurtu ziren.

Justiziarik eta erreparaziorik ez dute espero, "pertsona baten hilketak ez dauka erreparaziorik" azpimarratu du, baina Eusko Jaurlaritzak 1978-1999 arteko polizia abusuen biktimak aitortzeko abian jarritako egitasmoak kontuan hartuko dituelakoan daude.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena