audioak (1)
Pili Manterolak patata, hirugiharra eta gazta erabilita opila prestatzea proposatu digu. Igor Zalakainek, berriz, patata berria labean egin du, etxean egindako ketchup eta alioliarekin.
Pili Manterola: Patata, hirugihar eta gazta opila
Moldearen barruko alde guztia hirugiharrez forratuko dugu. Ondoren, xafla finetan egindako patata geruza bat, tipula geruza bat, emmental gazta birrinduko beste geruza bat, hirugihar geruza bat ostean... Osagai diferenteen geruzaz geruza molde osoa beteko dugu. Gatza eta piperbeltza egin, baina ez gehiegi, hirugiharra nahiko gazia da eta berez. Bukatzeko hirugiharrarekin estaliko dugu gure patata opila.
150ºC-tan labean sartu eta ordu betez utzi.
Patata opilak ia edozein plater laguntzeko balio du: arrautza frijituak, haragia eta baita arraina ere. Hozkailuan gorde dezakegu eta behar dugunean zati bat moztu, bizkotxo bat balitz moduan. Momentuan berotu mikrouhin labean edo zartagian eta jateko prest!
Igor Zalakain: Labean egindako patata berria, etxean egindako ketchup eta alioliak lagunduta
Patatak egosi egingo ditugu ur gatzatuan 10 minutuz. Handiak badira, laurdenetan edo erdietan moztu. Azalarekin utziko ditugu, edozein kasutan. Egosi ostean, labean sartu, oliba olio koilaradaz bustiak eta gatza, piperbeltza eta ezkaia botata. Ordu erdi 180ºC-tan.
Aliolia egiteko, maionesa bat egingo dugu, baina berakatz-ale bat birrindu botako diogu arrautzari. Ondoren olioa joan gehitzen. Gatz puntua eta ozpina ahaztu gabe.
Ketchupa prestatzeko: oliotan erregosiko ditugu, emeki emeki, kolorerik eman gabe, tipula eta berakatza. Gehitu azukrea ondoren, urtu arte. Ozpina gehitu eta dena murrizten utzi. Ondoren tomatea botako dugu eta 20 minutuz emeki emeki dena goxatu dadin utzi dugu sutan. Azkenik birrindu egingo dugu.
Patatak labetik atera eta ontzitxo banatan aliolia eta ketchupa jarri patatak bertan bustitzeko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Faktoria 24:32
2024/11/21
Kantu Kontari 54:30
2024/11/21
kultura.eus 27:28
2024/11/21
#-goizak_gaur_1400-# 31:20
2024/11/21
Kirol Legez 27:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa