Faktoria
Gipuzkoako 2025ko Aurrekontuak
Gipuzkoako Diputatu nagusiak onartu du Faktoria albistegian, koalizio abertzalearen jarrerak haserretu duela, "hartu duten jarrera ez da bidezkoa ez Aldundia eta ezta gipuzkoarrentzat ere".
Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Faktoria albistegian
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak EH Bilduri leporatu dio euren arteko aurrekontuen negoziazioaren porrota. EAJko buruzagiaren hitzetan, 'EHBILDUk oso erraz amore eman zuen PPk aurrekontuak onartuko zituela jakinerazi zuenean'. Gogor kritikatu du Mendozak jarrera hori, 'oso nekeza egiten zait hori onartzea, ezin da ulertu. Guri kritikatu digute alderdi popularraren botoak onartzea baina, eurek pasa den urtean jaso zituzten, aurrekontuei aurka egiteko'.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren hitzetan EH Bilduk 'betoa eta esklusioa' erabili ditu. 'Lehenenego beraiekin elkartu eta negoziatzea nahi zuten eta ondoren, gainerakoekin. Guk demokrazian sinisten dugu eta horrelako jarrerak ez ditugu ametitzen'. EH Bildurekin haserretu dela onartu du Faktoria albistegian, 'EHBildu ez dago laguntzeko, ez dago elkarlanerako inoiz baino beharrezkoagoa denean' gaineratu du.
Gaur eztabaidatuko dira osoko zuzenketak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta bozketaren atarian Mendozak ez du amore ematen, 'taldeekin hizketan jarraitzen dugu, PP eta Elkarrekin Podemosekin. Testuak gurutzatu genituen atzo eta berriz hitz egingo dugu goizean eurekin'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa