12:01

Faktoria

PAGADIREN 'BISITA'

Mikel Pagadi: "Gure miseriak bistaratu eta barre pixka bat egiteko aitzakia izan ditut estralurtarrak"

JON ARTANO IZETA | EITb Media

Estreinako liburua besapean dabil Mikel Pagadizabal Amiano jauna. Ordu erdi eskasean liburuari buruzko zertzelada batzuk eman, misterio bat argitu, eta apustu bat egiteko beta izan du gizonak... berez behar Villabonakoa!

  • Mikel Pagadizabal Amiano, BISITA eskuan duela

    Mikel Pagadizabal Amiano, BISITA eskuan duela

    23:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Herri Txikiko programa batzuk Estatu Batuetan grabatu genituen duela pare bat urte. Eta, han geundela, lataka ederra eman nien lankideei Nevadako basamortuan dagoen Area 51ra joan behar genuela eta joan behar genuela... azkenean etsi zuten eta joan ginen. Sekretu goreneko aerodromo erraldoi bat hura. Eta han bururatu zitzaidan libururako ideia".

Pagadik ohi duen umorez eta jakinduriaz brastiatu du Euskadi Irratiko estudio nagusia. Telebistarako, antzerkirako eta zinerako lanak idatzi izan ditu orain baino lehen, eta lehendabiziko nobela argitaratu berri du berriki. Zientzia fikziozko satira bat da, izenburua Bisita.

Esku artean dituen beste proiektuez ere aritu da; Argizaiola programaz eta Oscar Aibar-ekin batera idatzi duen La Caminadora filmaz, adibidez.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena