Faktoria
Familiak, ezinean
Haur eta nerabeen hazkuntza prozesuekin ezin, eta gizarte zerbitzuetara jotzen duten familien kopurua gora egiten ari da. 2024ko urrirarte, Gipuzkoan bakarrik 300 kasu iritsi dira oinarrizko zerbitzuetara, iazko urte guztian beste. Larrialdietatik zuzenean iritsi diren kasuak ere ez dira jaitsi.
nerabea
Gero eta etxe gehiagotan ari da nerabeekin elkarbizitza gaiztotzen eta gero eta gehiago dira euren seme-alaben hazkuntza-hezkuntzarekin ezin eta gizarte zerbitzuetan laguntza eskatzen duten gurasoak. Leire da horietako bat. Oso bide zail batek eraman ditu egoera horretara. Familia historia korapilatua, banaketa zail bat eta nerabezaroaren hasiera. Arazoak hasi orduko hasi zen ama hau laguntza eskatzen ikastetxean, oinarrizko zerbitzuetan... baina, lapurretak, mehatxuak eta erasoak etorri zirenean alaba salatzea erabaki zuen. Modu latz horrekin behartu nahi izan zuen egoera, Diputazioak alaba egoitza batera eraman zezan.
Beste ama batek, berriz, semearen kasua kontatu digu: buruko osasun arazoak zituen txikitatik eta 12 urterekin drogak kontsumitzen hasi zen. Atxiloketak eta epaibideak hasi zirenean eskatu behar izan zuen laguntza.
Erne Unzurrunzagak urte asko egin ditu familiekin eskuhartzen. Gaur egun, Trebatu programako arduraduna da. Maite Carcamok, berriz, familien kasuak hartzen ditu Diputazioan. Adierazi digute gero eta kasu gehiago izateaz gain, kasuak gero eta katramilatuagoak daudela eta ez dagoela irtenbide ez errazik, ez motzik. Tabuak haustearen beharraz hitz egin digute. Azpimarratzen dute gizarteak begiratu beharra diola errealitate horri. Eta begiratu behar diola epaitu gabe.
Belen Larrion Haurren Babeserako Zuzendariak, azkenik, adierazi du gero eta gehiago hazten ari den errealitate horri, baliabide berriekin ez baizik, baliabide horiek berrantolatuta erantzun behar zaiola.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
2024/12/22
Goiz kronika asteburua 126:55
2024/12/21
portobello 105:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa