09:37

Faktoria

Bigarren Laurdena

Urre beltza, Amazonia eta desoreka-molde berriak

MIKEL ROTAETXE | EITB Media

Repsol konpainiak Ekuadorko Yasuni Parke Nazionalean egindako petrolio-erauzketak ikertu dituzte EHUko Life Cycle Thinking taldeak eta Medicus Mundik. Ortzi Akizu ikerlariak eman dizkigu azalpenak: "Gasolindegiek zehaztu behar lukete nongo erregaia ari diren banatzen".

  • Petrolio erauztegia

    Petrolio erauztegia

    29:36 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamarkadak eman ditu Repsolek Ekuadorko Yasuní Parke Nazionalean petrolioa erauzten. Euskal Herriko Unibertsitateko Life Cycle Thinking taldeak eta Medicus Mundik negozio horien irabazle eta galtzaileak zein diren aztertu dute. "Diru-sarreren % 79 Ipar Globalera doa, nagusiki Repsol eta Espainiako gobernura", azaldu du Ortzi Akizu Gasteizko Ingeniaritza eskolako irakasle eta ikerketaren egileak, "eta % 21 geratzen da Ekuadorren, gobernuaren eskuetan".

Faktoriako Bigarren Laurdena tartean ikerlariak nabarmendu duenez, petrolio-erauzketak kalte ekologiko nabarmenak eragiten ditu Ekuadorko Amazonian eta inguruko komunitateak pobretzen ditu: "Yasuní inguruko herri indigenei kentzen diegu lurpean duten petrolioa eta ez dute inolako errentarik ateratzen". "Kolonialismo-molde berri baten aurrean" gaudela salatu du Akizuk eta gardentasuna eskatu die, besteak beste, erregai-banatzaileei: "Gasolindegiek zehaztu behar lukete nongo erregaia ari diren bantzen".

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena