10:47

Faktoria

Erresuma Batuko hauteskundeak

"Jendearen haserreak eta etsipenak emango die laboristei inoiz eskuratu duten garaipenik handiena"

P.G. | EITb Media

Aiora Zabala Ekologia eta Ekonomia Politiketako irakaslea da Cambridgeko unibertsitatean: Gorka Mercero Euskara eta Euskal Gaiena, Liverpoolekoan. Biek esan digute laboristek ilusioa piztu baino, herritarrek toriekin duten dezepzioak ekarriko duela 14 urteko aginte kontserbadorearen amaiera.

  • Aro berri bat hasi liteke gaur Erresuma Batuan, 14 urteko gobernu torien ondoren.

    Aro berri bat hasi liteke gaur Erresuma Batuan, 14 urteko gobernu torien ondoren.

    7:29 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuko huateskundeen harira, bertan bizi diren euskaldunen ahotsa bildu dugu "Faktoria"n. Gorka Mercero Liverpooleko unibertsitateko Euskara eta Euskal Gaien irakaslea da. Haren hitzetan, britainirrak kontziente dira toriek oso leku txarrera eraman dutela herrialdea, inflazioaren eraginez oso zaila eta garestia da Erresuma Batuan bizitzea eta pobrezia zabaltzen ari da....gauzak oso gaizki daude hemen".

Aiora Zabala, berriz, Cambridgeko uUnibertsitateko Ekologia eta Ekonomia Politiketako irakaslea da. Hark erantsi du aldaketa gogoz dagoela jendea baina eskeptiko ere bai: "14 urtez  luzatutako austeritate politikek utzitakoa desegitea oso erronka zaila izango da gobernu berriarentzat....jendeak nahi duena da lehen bait lehen gainetik kendu toriek utzitako zama".

Segurutzat jotzen dute laboristek irabaziko dutela eta zai daude berdeek ze emaitza lortzen dituzten ikusteko. Farage ultraekuindarrari buruz uste dute aldiz ez duela Frantzian eskuin muturrak bezain bestek oemaitzik lortuko.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena