Faktoria
Datuen babeserako agintaritza
P.G. | EITb Media
Ziberrerasoak eta datuen lapurretak ugaritzen ari diren honetan, herritarrak eta enpresa handien bezeroak zein lekutan gelditzen diren aztertu dugu Unai Aberasturi Datuen Babeserako Euskal Agintaritzako buruarekin eta Teknologia Zuzenbidean eta eskumen digitalean aditua den Jon Turrillasekin.
Unai Aberasturi, datuen babeserako euskal agintaritzaren lehendakaria
Milioika bezero dituzten enpresek eta konpaniek ziber eraso bortitzak jasan dituzte azken hilabeteotan. Tartean dauden Trafikoaren zuzendaritza nagusia, Telefonika, Iberdrola, Ticketmaster, Air Europa eta Santander banketxea, ezagunenak aipatzearren. Enpresa hauek erasoa atzeman bezain pronto, neutralizatzeko neurriak hartu eta salaketa ere jarri dute baina kezka, herritarrengana ere zabaldu da. Noraino gara kaltetuak? Noraino erabil ditzakete gure datuak, ziber erasotzaileek? Nola babestu gaitezke? Zer egin behar dugu?
Jon Turrillas adituak esan digu ez dela kasulaitatea horrelako eraso masiboak gertatzean hian egun gutxitan, atzean ondo antolatutako taldeak daudela. Eta erantsi du bezeroek, herritarrek dituzten ohiko prebentzio neurriak zorroztea komeni dela.
Unai Aberasturi Datuen Babeserako Euskal Agintaritzako buruak datua jarri du: iaz % 30 egin dute gora ziber-erasoek eta gainera, ziber-segurtasunean asko inbertitzen duten enpresa handi askok jasan dituzte erasoak. Aberasturiren hitzetan bistakoa da gero eta sistema aurreratuagoak erabiltzen dituzte hackerrek eta segurtasuna atzetik doala. Orohar, babestuta bagaudela esan du baina aitortuta, babes falta eta ziurgabetasun sensazioa badagoela eta dei egin die herritarrei, "egoera honek balio behar du sare sozialetan nola ibiltzen garen jabetzeko eta kontzientzia hartzeko segurtasunaren eta pribatutasunaren garrantziaz eta aztertu behar dugu kontraseñak nola erablitzen ditugun, web orriak, aplikazioak eta fitxategiak nola deskargatu eta nola irekitzen ditugun...".
Aberasturik onartu du datu lapurreta jasan duten epnresa handiei ere kalteordaina eskatzea dagoela, "beti ere behar ziren segurtasun neurriak aurrez hartu ez baditu" eta ohartarazi du udan maitasun hdangoarekin gertatzen direla ziber erasoak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
Arratsean 52:08
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa