11:20

Faktoria

AFM klusterreko presidentea

Xabier Ortueta: "Adimen artifizialak baliabide berriak emango dizkigu eta garapena izugarria izango da"

P.G. | EITB Media

Barakaldoko BECera joan da gaur FAKTORIA, gaur hasi eta osotirala arte egingo den makina erremintaren biurtekoa bertatik bertara ikusi eta kontatzeko. 29 herrialdetatik etorritako 1500 enpresa baino gehiago elkartu dira. Xabier Ortueta klusterreko buruak esan digu, "azoka izugarria" espero dutela.

  • Xabier Ortueta, AFM-ko presidentea.

    Xabier Ortueta, AFM-ko presidentea.

    9:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Ortueta AFM makina-erremintako klusterraren presidentea baikor bezain zuhur mintzatu da "Faktoria"n.  Fresadora eta torno handitan, rektifikadoratan lidergotza senda du makina erremintaren euskal sektoreak  eta iazko urtea ona izan arren ez zela erreza izan aitortu du. Ona, "sektoreak posizionamenduari eustea lortu zuelako eta eskariek gora egin zutelako, Alemanian eta Italian behera egin zuten  bitartean. Eta eskariak ere izan ziren, 2024rako lan karga polita ekarri digutenak. Baina datorren urterako zalantzak eta kezkak dira nagusi, lehen lau hilabetetan eskariek % 4 egin dute behera.... Ikusiko dugu".

Adimen artifizialari buruz gogoeta ere utzi digu: "Adimen artfiziala ez da beste teknologia bat, "teknologiak goberatu, ekoizpena bideratu  eta zerbitzuak emateko ahalmena duen zerbait baizik.  Prozesu bat da, azkartzen ari dena. Baliabide berriak emango dizkigu".

Mexiko da aurtengo biurtekoak aukeratu duen herrialdea. Mexiko da hain zuzen, makina erreminta gehien inportatzen duen laugarren herrialdea. Euskal enpresetan ere  laguarren bezero garrantzitsuena da  aurtengorako egindako eskarietan, bigarrena. Ortuetaren hitzetan, Estatu Batuen ondoan egoteak balio estrategiko erantsia ematen dio, Estatu Batuek hurbiltzen ari direlako  bere industriak behar dituen baliabide asko.

Behargin falta ote duten galdetuta, onartu du makina erremintan ere behar direla langileak, kasu honetan, "formazio tekniko zorrotza izan behar dutenak,teknifikazio maila altukoak". Era berean, lan baldintzak onak izan ohi direla  eta sektore oso erakargarria dela gzteentzat, gaineratu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena