Faktoria
Indarkeria matxista
Jone Larrañaga | EITB Media
Azken kasua, bi anai-arreba, hilabete honetan atzeman dute. Hala ere, datuek ez dute erakusten indarkeria mota hori hazten ari denik Erkidegoan. Ane Fadrike epaileak dio, nolanahi, errealitatea oso larria dela eta bitartekoak behar direla legeak aurre ikusten dituen babes neurriak betearazteko.
Urbasan azaroan izandako hilketaren kontra Lizarran egindako manifestazioa
Hego Euskal Herrian 56 adingabe daude, biolentzia bikarioagatik, muturreko arriskupean. Viogeneko azken datuek 16 kasuren berri ematen du Nafarroan. Eta Ertzaintzak, berriz, 40 adingabe erregistratu ditu, 2019ko maiatzean datu hauek biltzen hasi zenetik. Azken kasua hilabete honetan bertan atzeman dute Gipuzkoan: arriskuan dauden bi anai-arreben kasua da. Iaz, 7 haur erregistratu zituzten, eta 2020 eta 2021ean, berriz, 10na. Ezin esan liteke, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan biolentzia bikarioa hazten ari den fenomenoa denik.
Oscar Fernandez Cucó Ertzaintzako Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Unitateko komisario buruak "Faktoria"n azaldu du hiru aldagai hartzen dituztela kontutan arrisku egoera neurtzeko: Lehena, amak beldur hori adierazi ote duen; bigarrenik, mehatxu espliziturik izan ote den; eta azkenik, umeek kontrako erasorik izan den aurrez. Hiru horietatik bi atzematen dituztenean, informatikoki sortzen da alerta, kasuaren berri epaileari emateko eta hark, egoki ikusten badu, babes neurriak jartzeko. Behar balitz, eskolta ere bai.
Ane Fadrike genero indarkeriako Irungo epaitegiko epaileak azaldu du adingabeak babesteko zein beste neurri jartzen diren eta jakinarazi du gero eta gehiagotan eteten dela aitaren bisita eskubidea, tratu txarrengatik haren kontrako auzibide penalak daudenean. Politika publikoetan sakondu beharra azpimarratu du baina era berean salatu du legeak aldatu baino baliabideak jarri behar direla. "Legeak dena eusten du. Ez dute ezer balio bertan biltzen direnak betearazteko bitarteko nahikoak ez baldin baditugu", adierazi d.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/01
Ekosfera 56:27
2024/05/01
portobello 116:17
2024/05/01
Hiru erregeen mahaia 6:05
2024/05/01
Kirol Legez 29:03
2024/05/01
#-goizak_gaur_ab-# 30:44
2024/05/01
Goizak gaur 30:44
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa