11:25

Faktoria

Migrazioa

"Afrikako familia askoren irtenbide bakarra da adingabe bat Europan jartzea, hura ezin dutelako itzularazi"

Jone LArrañaga | EITb Media

Jesus Prieto-Mendaza ikerlaria Kanarietako migrazio krisiaren lekuko izaten ari da egunotan. Gipuzkoako Aldundiko arduradunek diote gero eta gehiago direla hemen geratzeko asmoz datozenak. Adin txikikoei aterpea emateko sarea handitu beharra ekarriko du horrek.

  • Kanaria Uharteetako erreskate bat

    Kanaria Uharteetako erreskate bat

    38:09 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kanaria Uharteetan bizi dena dimentsio handiko krisi humanitario bat da, "alde guztietatik begiratuta", gainera. Eta horren adierazle gordinena da Atlantikoko itsas bidean iaz 6.600 migrante baino gehiago hil zirela. Hori azpimarratu du Jesus Prieto-Mendaza antropologo, kultur-aniztasunean doktore eta migrazio mugimenduen ikertzaileak. Egunotan Kanarietan da eta bertatik bertara ari da ikusten Afrika mendebaldeko krisiek eragin duten migrazio olde desesperatua. Alde batetik, ezegonkortasun poltikoa handitu egin da herri horietan eta desertifikazioak ur eskasia izugarria ekarri du. "Nekazaritza desagertzen ari da. Ez dago bizitzeko modurik. Eta Afrikako familia askoren proiektu ekonomiko bakarra da 18 urtetik beherako senide bat Europara bidaltzea, badakitelako adin txikikoa izanik ezingo dutela itzulerarazi", adierazi du.

Yaya Kouyate

Yaya Kouyate

Egoera horrek eraginda ari dira Euskal Herrira ere gero eta adin txikiko gehiago iristen. Legez eman behar diete harrera erakundeek baina maiz mesfidantzak sortzen dira. Sopuertan, esate baterako. Adibide positiboagoak ere badaude, ordea. Ondarrukoa eta Segurakoa jaso ditugu gaur "Faktoria"n, Urtza Alkorta Ondarroako alkatearen ahotik eta Iker Goiburu Aizkorri futbol taldeko ordezkariaren eskutik. Goierriko herri horretan Yaya-ri babesa eta aterpea eman diote eta, bide batez, migranteak bideratzeko bide berria urratu.

Belen Larrion Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gizarte Inklusiorako zuzendariak esan digu adingabe horiei aterpea emateko baliabide gehiago jarri beharko dituzte laburrean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena