Faktoria
EEE-ko zuzendari nagusia
P.G. | EITb Media
Legebiltzarrak onartzear duen trantsizio legeaz eta Euskadiko mix energetikoan berriztagarrien pisua handitzearen garrantziaz mintzatu da Iñigo Ansola, Energiaren euskal erakundearen presidentea. Deskarbonizazio helburuak lortzeko mugikortasunaren alorra giltza dela ohartarazi du.
Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusia
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren hitzetan, deskarbonizazio helburuak lortzeko, mugikortasun alorrean dugu erronka nagusia. Bide horretan argi du ibilgailu elektrikoa gelditzeko etorri dela, batez ere ibilgailu txikietan. Baina aipatu du bere iritzian, "ez dela teknologia bakarra izango eta denek lagunduko dutela, gauzak ez direlako gauetik egunera egiten eta mix energetikoan aldakta handiak eman diren arren, denbora beharko delako aurrerantzean ere deskarbonizazio helburuak lortzeko".
Zentzu horretan, europa "azkarregi" ari ote den galdetuta, Ansolak dio "tamalez, berriztagarriak ez direla nahikoak eta respaldoko energia baten premia dagoela gaur gaurkoz, egunero ez dagoelako bermatuta eguzkia, haizea edo ura", eta erantsi du galdera oso garrantzitsu bat dagoela mahai gainean, "ea zer teknologiatan oinarritu bhear dugun".
Baikorra da, dena den, Trantsizio legeak finkatzen duen helburuari begira, egingarri ikusten du sei urte barru berritztagarrien eskutik, erabiltzen dugun energiaren %32 ekoiztea. Bai, aurre ikusita dauden azpiegiturak garatuz gero: "Sekurako proiektu mordoa dago, arlo pulbikotik eta pribatutik bultzaten ari direnak, fotoboltaikoetan eta haize erroten bitartez. Ez da kapritxo bat. Erregai fosil gutxiago erabiltzeko eta kentzeko, berriztagarriak gehitu behar dira, fosilekiko gure menpekotasuna jeisteko. Klima aldaketari aurre egiten lagunduko digu eta industriarentzat ere energiaren prezioak lehiakorragoak izango dira".
Zehaztu ere zehaztu ditu dauden 15 bat egitasmotatik zeintzuk espero dituen aurten eraikitzen hastea: Gasteiz inguruan, EEE-k eta Solariak elkar lanean garatzen ari diren bi planta fotoboltaikoak, Armiñonen Euskadiko handiena izango den EKIENEA eta Labarako haize errotena.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/08
Argi Ibili 115:31
2024/05/07
Arratsean 51:47
2024/05/07
Mezularia 59:54
2024/05/07
Faktoria 30:04
2024/05/07
Baipasa 174:20
2024/05/07
Kantu Kontari 53:58
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa