11:22

Faktoria

Museoen deskolonizazioa

Rafa Zulaika, Arte historialaria: "Historia ezin dugu aldatu, baina bai horri begiratzeko dugun modua"

OIhaen Yustos | EITb Media

Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak Estatuko museoak "berrikusteko" plana aurkeztu du, testuinguru kolonialistatik harago joateko. Nola eragingo die estrategia horrek euskal museoei? Rafa Zulaika Arte historialariak erantzun du "Faktoria"n.

  • Londresko British Museum-a

    Londresko British Museum-a

    15:14 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Gure museoetan ere deskolonizatzeko asko dago". Rafa Zulaika, arte historialariaren iritzia da. Aspaldi hasita dago gogoeta Europan eta orain espainiar Estatura eraman du Ernest Urtasun Kultura ministroak. "Museoak birpentsatzeko" aukeraz hitz egin du, testuinguru kolonialistatik harago joan dadin. Baina, zer esan nahi du horrek? Deskolonizazioaz ari garenean, ondasunak itzultzeaz ari gara. Zulaika adituak ez du hor kokatzen eztabaida, 'bildumarekin ez nuke lotuko, bildumak itzultzearekin, ez badira salbuespen gisa giza aztarnak direnak". "Errestituzioaz baino, bir-interpretazioaren alde" egiten du Rafa Zulaiak. Hori delako museoek eta gizarteak orohar duten erronka nagusia: "Historia hor dago, ezin dugu aldatu baina, bai horri begiratzeko modua eta horren kontaera egiten dugunean, besteen eta aniztasunaren ikuspegitik egin behar da".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena