12:32

Faktoria

Artea espetxetan

Artea, Martuteneko espetxetik argitara

Mikel Rotaetxe | EItb Media

Maddi Goikoetxeak eta Sara Galanek arteterapia saioak egin dituzte Martutenen preso dauden emakumeekin. Barrote artean sortutako lana erakusgai jarri dute Loiola Kultur Etxean. Erakusketaren arduradunekin eta preso baten senide batekin hitz egin dugu 'Faktoria'-n.

  • Maddi Goikoetxea, erakusketaren sustatzailea

    Maddi Goikoetxea, erakusketaren sustatzailea

    15:00 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kostata imajina liteke espetxea baino leku hotz eta ahaztuagorik; arte atelier batetik aldenduago. Baina barroteen artean ere piztu daiteke artea eta margolan, collage eta olerki ederrak sor daitezke. Emakume sortzaileak barroteen atzean erakusketa ikusgai dago Donostiak Loiola Kultur Etxean. Kilometro eta erdi eskasera, Martutenen, preso dauden emakumeek egindako arte terapia saioetan bildutako uzta da, eta hilaren 26ra arte egongo da ikusgai.

"Artea bizitzeko ezinbestekoa da, mundu ikuskera bat eta okerrenetik ateratzeko lagungarri", esan du Maddi Goikoetxea erakusketaren sustatzaileak, "eta preso dauden emakumeen egoera ikusita, onuragarri jo genuen". Irailetik abendura egin dituzte saioak: "Konfiantza eremuak sortu ditugu, espetxeko eta presoen barne-dinamikak ulertu, eta artea eginez askatu dira". Idoiarekin ere hitz egin dugu, Martuteneko emakume preso baten ahizparekin: "Txikitatik marraztu du eta sentsibilitate handia du; proiektu honekin pozik eta harro dago, lana airortu diotelako".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena