13:10

Faktoria

Margolaria

Garbiñe Arrieta: "Hau da nire koadrorik bereziena"

Ane Albisu | EITb Media

Duela bi urte hil zitzaion ilobaren erretratua da Garbiñe Arrieta margolari zumaiarraren lanik bereziena. 50 urterekin hasi zen margotzen eta lehenago ez hasi izanaren damua duen arren, hauxe du bere pasioa. Gutxik bezala, New York-eko galeria batean bere lanak erakusteko aukera ere izan du.

  • Garbiñe Arrieta bere ilobaren erretratoarekin

    Garbiñe Arrieta bere ilobaren erretratoarekin

    19:01 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Arrieta zumaiarrari beti gustatu izan zaio marraztea eta 50 urterekin lanarekin eta familiarekin ordutegiz bateragarria zen ikastaroa parean egokitu zitzaionean ekin zion margotzeari. Batez ere erretratoak gustatzen zaizkio, gertuko aurpegiak, begiradak.....Bat aukeratzeko esandakoan, duela bi urte hil zitzaion ilobarena aukeratu digu eta huraxe hartuta etorri da "Faktoria" saiora.

Lanbidez loteria saltzailea da Garbiñe Arrieta eta zaletasunez margolaria. Enkarguz egiten ditu erretratuak eta bere lanak ikusteko garbi_arrieta instagram kontuan sar gaitezke.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena