13:58

Faktoria

Gaitz hemorragiko epizootikoa

"Gaixotasunak hasieran espero ez genituen albo ondorio kaltegarriak utzi ditu"

Gaitz hemorragiko epizootikoaren eragina gutxitzen ari da Euskal Herrian baina, gaixotasunaren ondorioak agertzen hasi direla baieztatu dute Faktorian abeltzain, albaitari eta erakunde publikoetako arduradunek.

  • Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa

    Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa

    15:33 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erditzear diren kumeak galtzen, antzutasuna eta bestelako osasun arazo larriak uzten hasi da gaixotasun hemorragiko epizootikoa. Gaitza Euskal Herriko etxaldeetan sartu zenean, uneko egoerarekin kezkatuta zeuden baserritar eta albaitariak. Egoerak zertxobait hobera egin du, kasuak gutxitu dira orohar. 'Moteldu da' esan du Iñaki Arrazola, Bizkaiko Aldundiko ganadutegiko zerbitzuen buruak. Baina, gaitza apaltzearekin batera, bestelako ondorioak agertu dira. 'ustekabeko bilkaraera izan da, gaitza pasa duten animalien bizi kalitatea baxua da, antzutasuna dute eta behiak kumeak galtzen hasi dira'. Juan Ramon Bujanda Gipuzkoako Abere albaitari elkarteko arduradunak egin du irakurketa baina, lurralde guztietan egoera beretsua da. ELB sindikatuko Laura Hirigaraik deskribatu du egoera Faktoria albistegian, 'gaitza pasata animaliak ez daude indartsu, ugalkortasun arazoak dituzte eta 8 hilabete aurreratuta zeuden kueak galdu dituzte behiek. Horiek erraz ikusten dira baina, askoz gehiago izango dira aintzina kumeak galdu dituztenak'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena