13:36

Faktoria

Ondarroa

Inma Lakarekin plazakoa egiten Ondarroan

Ane ALbisu | EITb Media

Inma Laka ondarrutarrarekin goiz pasa egin dugu "Faktoria"n. Berdura plazan erosketak egin ditugu eta gero haren etxean patxadan aritu gara historiaz, ikastolaren sorreraz, itsasoaz eta bizitzaz.

  • Inma Laka

    Inma Laka

    37:13 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurtengo Ondarroako jaietan omenaldia jaso zuen Inma Lakak herriaren alde egindako lanagatik. Harengana joan gara goiz pasa, plazakoa egiten lagundu eta kontu kontari aritzera. Bizi den artean berdura plaza berrituta ikusteak egingo liokeen ilusioa adierazi digu. Saturrarango kartzelara bost urterekin janaria eramatera nola joaten zen kontatu digu, Gernikako bonbardaketaz eskolan esaten zieten gezurra eta egia ezkutatu beharra, eskolako historia liburuan irakurritako esaldi batek ematen zion indarra, ikastolaren sorreran izandako zatiketa eta zailtasunak.....Inma Laka izan zen ikastolako lehen lehendakari emakumea. Itsasoa beretzat "dena" dela esan digu, suia kendu zion arren. 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena