Faktoria
Klima aldaketa eta ekonomia
Oihane Yustos | EITb Media
Ekaitz gogorra izan da azken 12 ordutan Euskal Herrian: inguru kaltetuena Arratia bailara izan da. Olatz Urkiza alkateak "Faktoria" albistegian esan duenez, "arrasti oso txarra izan da, jendea beldurtu da, urduritasun handia izan dugu eta kalte asko daude".
Ekaitz erauntsia Igorren
Muturreko fenomeno metereologikoen adibidea izan dugu azken ordutan Euskal Herrian. Debagoienean baina, batez ere Arratia bailaran, Igorre herrian utzi ditu kalte handiak. Tenis piloten tamaina izan du kazkabarrak kotxeetako kristalak hautsi ditu, baserrietako teilatuak zulatu eta emakume bat zauritu du. Olatz Urkiza Igorreko alkateak esan du "Faktoria" albistegian "arrasti oso txarra" izan dutela. "Urduritasun handia, jendea beldurtuta" eta herrian kalte handia utzi duela ekaitzak nabarmendu du. Kalteak zenbatzen ari dira oraine ta Bizkaiko Aldundiarekin harremanetan dago zein diru-laguntza bideratu behar diren erabakitzeko.
Hain zuzen, muturreko gertaera metereologikoek ekonomian duten eta izango duten eraginaz aritu gara Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Argi du Barandiaranek planetak beti baldintzatu izan duela ekonomia, "kontua da klima aldaketa azkartu den honetan, geroz eta gehiago baldintzatuko duela". Sarriagoak izango direlako muturreko gertaerak, makro baina baita mikroekonomian ere eta "sektore gehiagotan" gorabeherak izango direla uste du. Barandiaran ekonomialariaren ustez, argi dago "adierazle ekonomikoak zaharkituta daudela" eta beste batzu erabiltzen hasi beharko dela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/09/19
zidorrean 51:24
2024/09/19
Mezularia 12:48
2024/09/19
Baipasa 160:30
2024/09/19
Kantu Kontari 54:10
2024/09/19
kultura.eus 28:02
2024/09/19
#-goizak_gaur_1400-# 30:41
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa