Faktoria
FAKTORIA LESBOSEN
I. I. B.
Eusko Jaurlaritza Lesbosen da, bertako kanpamenduetako errefuxiatuen lana ezagutu eta Zaporeak-ek egiten duen lana babesteko. Xabier Legarreta migrazio zuzendariak bidaia baliatu du korridore humanitarioen eskaera bertako agintariei egiteko.
Helena Ruiz de Azua, Zaporeak, eta Xabier Legarreta, Eusko Jaurlaritza.
Mediterraneotik Greziara iristen diren errefuxiatuei otorduak emateaz arduratzen den Zaporeak elkartearekin izan da Euskadi Irratiko "Faktoria". Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat izan da bertan, Nerea Melgosa sailburua eta Xabier Legarreta migrazio zuzendaria buru. Zaporeak-k egiten duen bezala, lan humanitarioa egiten duten elkarteei babesa emateko helburuz antolatu dute bidaia "kriminalizatu" egiten baita sarri egiten duten lana. Legarretak gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak soilik ez, euskal gizarte osoak egiten duela bat elkartasun olatu honekin. Migrazioan eskumen asko izan ez arren, bidaia honetan egindako bilerak baliatu dituzte korridore humanitarioaren eskaria egiteko.
Sukaldea babesleku
Zaporeak elkarteko bozermaleak, Helena Ruiz de Azuak, Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, euskal gizartearen babesa esketu du. Izan ere, azken hilabeteetan Gobernuz Kanpoko Erakundeen aurkako jarrerek gora egin dutela azaldu du Ruiz de Azuak; "kanpamenduetatik ateratzea, irlatik botatzea edota itsasontzien aurkako epaiketak" jasaten ari dira erakunde asko. Hasieran larrialdi egoera zena "kronifikatu" egin dela azaldu du Zaporeak elkarteak: "Sei hilabeterako bidaia zen eta zazpi urte daramatzagu".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa