10:10

Faktoria

Aita Mari

Mikel San Sebastian, Aita Mari: "Italiak ez du flota zibilik Mediterraneoan nahi"

Onintza Segurola | EITb Media

Italiako Gobernuak ez die porturatzen utziko igandera arte. Mikel San Sebastian Itsas Salbamendu Humanitarioko prentsa arduradunak "Faktoria"ri emandako elkarrizketan azaldu du Italiak ez duela flota zibilik Mediterraneoan nahi, eta euren lana ahalik eta gehien zailtzen saiatzen dela.

  • Aita Mari ontzia Mediterraneoan erreskatea egiten.

    Aita Mari ontzia Mediterraneoan erreskatea egiten.

    4:10 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Aita Mari' ontzia Italiara, Salernoko portura, bidean da une honetan, 172 migratzaile erreskatatu ondoren, baina Itsas Salbamendu Humanitarioak azken orduetan jakinarazi du Italiak ez diela igandera arte porturatzen utziko. "Faktoria"n elkarrizketatu dute Mikel San Sebastian Itsas-salbamentu humanitarioko prentsa arduraduna, Italiako Gobernuak ez duela flota zibilik nahi Mediterraneoan eta arazoak jartzen ari direla behin eta berriro azaldu du. Itsas Salbamentu Humanitarioko ontziak porturatzen direnean, poliziak harrera gogorra egiten diela ere azaldu du.

Guztira ia 300 lagunen erreskatean parte hartu du Aita Marik, Lanpedusa irlaren hegoaldean. Hasiera batean Maltak eta Italiak entzungor egin zioten SOS deiari, baina azkenean Italiako kostazainek ere parte hartu dute zazpi txalupen erreskatean, NADIR ontziarekin batera. 300 migratzaileetatik 172 hartu ditu Aita Marik; tartean, 16 emakume eta 57 adin txikiko. Guztiak onik daude. Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira gehienak. Guinea, Burkina Faso, Senegal eta Gambiakoak. 

Mikel San Sebastianen esanetan, Europaren laguntza eskasa da, eta sendotasun gehiagorekin esku hartu behar duela ere salatu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena