Faktoria
Pablo Ibar auzia
JOne Larrañaga | EITb Media
Floridako Apelazio Epaitegian eskatu du Pablo Ibarren abokatuak bizi osorako kartzela ezarri zion kondena bertan behera utz dezatela. Candido aitak 'Faktoria'n kontatu du urtebete luze pasa litekeela epaileek erabakitzen duten arte epaiketa errepikatuko de edo ez.
Candido Ibar, Pablo Ibarren aita
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Bart, Floridako apelazio epaitegian, Pablo Ibarren prozesuak izan dituen akatsak azpimarratu ditu Joe Nascimento abokatuak hiru epaileen aurrean. Besteak beste, kamiseta batean aurkitu zuten DNA eta Ibarrena ez datozela bat; edota, zinpeko epaimahaikide bat presiopean aritu zela, gerora zinpeko horrek aitortu duenez. Abokatuak defendatu du akats larriak direla denak eta orain bi urteko epaia bertan behera uzteko modukoak, horrenbestez. 2019an egin zen epaiketak, gogoratuko dugu, hiru lagunen heriotzagatik errudun jo zutela Pablo Ibar.
"Ni egon nintzen epaiketa hartan eta argi ikusi nituen zer egin zituen epaileak eta zein jarrera izan zituen", esan du Candido Ibar aitak "Faktoria"n eta epaiketa errepikatu egin beharko litzatekeela azpimarratu du. "Horretarako nahiko proba badago. Baina noren esku dagoen erabakia, haren zain egon behar", zehaztu du. Apelazio epaitegiaren ebazpena urtebete ere luza liteke.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa