11:28

Faktoria

Euskadi Irratiak 40 urte

Euskadi Irratia, 40 urtean gizartearen garapenaren lekuko

OIhane Yustos | EITB Media

Euskadi Irratiak lau hamarkadotan izan dituen zuzendariek egin dute irrati-ibilbidearen errepasoa, "Faktoria" albistegian.

  • Joxe Mari Otermin, Euskadi Irratiko lehen zuzendaria

    Joxe Mari Otermin, Euskadi Irratiko lehen zuzendaria

    4:19 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2022ko azaroak 23 egun berezia da Euskadi Irratia egiten dugun guztiontzat. Kazetari, teknikari, administari eta entzuleentzat; 40 urte bete ditugun eguna da. Zertan aldatu da lau hamarkada hauetan irratia? Ba, hasteko, itxuran. 30 lagunek abiatu zuten euskarazko irratiaren bidea, ehundik gora bagara orain. Kolore eta mikrofono-estalkirik gabe abiatu zituen emankizunak euskarazko irratiak, gorria du orain bere kolorea. Baina, oinarriak bere horretan jarraitzen du; Joxe Mari Oterminek Euskadi Irratiko lehen zuzendariak esan duen moduan: "Istorio bat, ahots kuriosoa eta istorioa kontatzeko gaitasuna dagoen artean, Euskadi Irratiak beste 40 urte egingo ditu".

Lau hamarkada hauetan irratiak izan dituen zuzendariekin egin dugu errepasoa. Julian Beloki zuzeneko emankizunean izan da goizean goizetik Faktoria albistegian eta erreportairako gogoeta utzi dute Joxe Mari Oterminek, Odile Kruzetak, Rosa Diez Urrestarazuk, Felipe Juaristik eta Gorka Etxebestek.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena