14:13

Faktoria

Martxa alda dezagun

Gidabaimena, autonomia eta inklusioa sustatzeko tresna bilakatuta

Aritz Agirre | EITb Mdia

Aniztasun funtzional intelektuala duten pertsonei gidabaimena ateratzen laguntzen die "Martxa alda dezagun" programak, Nafarroako Gobernuko CREENA zentroaren eta Nafarroako Auto Eskolen Elkartearen eskutik. Askorentzat urrats bat gehiago dena, mugarria eta aldarrikapena baita batzuentzat.

  • Aniztasun funtzional intelektuala dutenei gidabaimena ateratzen laguntzeko programa berezia

    Aniztasun funtzional intelektuala dutenei gidabaimena ateratzen laguntzeko programa berezia

    7:40 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egitasmo honi esker Iratik eta Ainhoak eskura dute gidatzeko baimena lortzea. Ohiko bidetik ezinezkoa zitzaien azterketa teoriko eta praktikoa gainditzea baina orain gai sentitzen dira, autoestima eta konfidantza berreskuratuta. Euren autonomia eta garapenerako funtsezko tresna izan liteke autoa gidatu ahal izatea, eta lan merkatuan sartzeko ateak zabalduko dizkie. Azterketa bera eginen dute, baldintza bertsutan, baina prestaketa berezia eskaini zaie: test kopuru bikoitza, hiru hilabeteko ikastaro trinkoa, eta ikasteko prozedura berritzailea bideo, metodo eta hiztegi berezien laguntzaz. Ainhoa eta Iratiren testigantza biltzeaz gainera, Amaia Carrión Lesaka-Bera autoeskolako irakaslearekin solastu gara "Martxa Alda dezagun" egitasmoaz.

Titularren itzalean ezkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekartzen dizkigu argitara Aritz Agirrek, asteazkenero, Euskadi Irratiko "Faktoria"n. 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena