Faktoria
Jose Miguel Ayerza
Garazi Urdanpilleta | EITB Media
Enpresek segurtasun juridikoa behar dutela azpimarratu du Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiak, eta gaurko espero du erantzuna Lan-agintaritzatik, datozen egunetan aukera hori erabilgarri izan dezaten.
Jose Miguel Ayerza
Albisteak (3)
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Garraiolarien geldialdiak enpresetan sortutako egoera latza lehenbailehen konpontzea ezinbestekotzat jo du Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko idazkari nagusiak Euskadi Iratiko "Faktoria"n egindako elkarrizketan. Hori dela eta, hemengo administrazioekin hizketan ari direla azpimarratu du "epe motzeko eta premiazko neurriak hartzeko", eta Lan-agintaritzatik gaur erantzuna espero dutela, garraiolarien greba ezinbesteko kausa izan dadin aldi baterako lan erregulazioak eskatu ahal izateko. Enpresek horretarako "berme juridikoa" behar dutela dio, eta, baiezkoa bada, datozen egunetan egunetan erabilgarri izango luketela aukera hori.
Egoera oso larritzat jo du Ayerzak; egun enpresen % 5 daude geldirik Gipuzkoan, eta astebete barru % 22 izango direla espero dute. Azken batean, Gipuzkoako enpresetako langileen % 50engan izango luke eragina, tamaina handiko enpresak baitira horietako asko.
Premiazkoena garraiolarien greba konpontzea bada ere, ekaitz perfektutzat jo du egoera Adegiko buruak, greba iritsi aurretik ere, energiaren eta lehengaien prezioen gorakada eragin nabarmena izaten ari zelako enpresetan. Egoera bideratzeko, Europako Batzordeak gobernuen eskura jarritako aukera-sorta baliatzeko eskatu du: "Politikariei eta administrazioei eskatu behar zaie premiaz jokatzeko eta erabakiak hartzeko, bihar jada berandu da".
Azkenik, enpresen bideragarritasuna bermatze aldera, sindikatuei malgutasunez jokatzeko deia egin die, "egoera honetatik lehenbailehen ateratzeko".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
2024/12/22
Goiz kronika asteburua 126:55
2024/12/21
portobello 105:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa