Faktoria
INAXIO OIARTZABAL - SARE
Graduen progresioen korapiloak askatzeko urte garrantzitsuak izango dira datozenak Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramailearen hitzetan, eta Jaurlaritzak adierazi dienarekin itxaropentsu daudela dio, beste presoei bezala ETAko presoei ere politika gizatiarragoak aplikatuko zaizkiela espero dutelako.
Inaxio Oiartzabal. Argazkia: EITB Media
Albisteak (2)
Urtarrilaren 8ko mobilizazioen bezperan, Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramailea "itxaropentsu" azaldu da, ETAko presoen egoera normalizatzeko bidean, 2022 urteak ekar dezakeenarekin. "34 urte luzez iraun duen urruntze espetxe politikarekin amaitzeko urtea izatea espero dugu", azaldu du Oiartzabalek "Faktoria"n. Nahi baino "motelago" ari dira bide hori egiten, eta egutegian datarik finkatu gabe. Oiartzabalek esan du ezin dela aurreikusi noiz izango diren ETAko preso guztiak Hego Euskal Herriko espetxeetan.
Presoen auziari irtenbidea emateko bide orrian, lehen fasea amaituko litzateke horrela. Bigarren faseari dagokionez, berriz, legeak dioen gradu progresioen "korapiloa" dago: "Preso guztiak bigarren graduan daude, baina hirugarrengora pasatzeko baldintzak betetzen dituzten asko dago, nahiz eta, ibilbide horretan, ateak itxita aurkitu". Espetxe eskumenaren kudeaketa Gasteizek izatearekin "esperantza" dute Saren. Bide horretan "pizgarria" izatea espero dute.
Momentuz, Eusko Jaurlaritzako ordezkariei entzundakoekin aldaketarako aukera ikusten dute, gainerako presoei bezala, ETAko presoei ere "politika gizatiarragoak" aplikatuko dizkiela espero dutelako. Jakitun dira, halere, arlo politiko, juridiko edo sozialean talde ezberdinen kontrako iritziak izango direla, baina "beraien korapiloetatik atera, eta gurera jo behar dugu elkabizitzaren eraikuntzan".
Elkarbizitza horretara bidean, azken hilabeteetako pausoak "lagungarriak eta positiboak" izan dira, baina espetxe politika aldatuko balitz, pauso positibo "gehiago" etorri daitezkeela uste du Oiartzabalek. Horien zain, larunbat goizean, Euskalduna Jauregian egingo den alde guztietako biktimen arteko ekitaldia "elkarbizitzarako irakaspena" izango omen da. Hain ideologia ezberdineko pertsonak elkar ulertzea, batak besteari entzutea "oso garrantzitsua" da: "Emango diguten ereduak irakaspena izan behar du, ezberdinen artean hitz egin, ulertu eta enpatia ariketa garranzitsuak egiteko".
Arratsaldean, berriz, urteroko manifestazio erraldoirik gabe, herriz herri mobilizatzeko deia egin du Sarek. Eragile politiko, sozial zein sindikalen atxikimendu zabala jaso du deialdiak, baina Oiartzabalek "faltan bota" ditu, oraindik eurekin erabat ados egon ez arren, orain arte azaldu duten jarreragatik eurekin egotea espero zuten zenbait pertsona edo alderdi.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa