Faktoria
Alemaniako hauteskundeak
Mikel Rotaetxe | EITB Media
Boto-kutxetan ia berdinduta, gobernua negoziatzeko saiakera egingo dutela adierazi dute SPDk eta CDUk. Negoziazio-aldi korapilatsua espero dute Alemanian eta programa kontrajarriak dituzten alderdi txikiek dute giltza. Danel Agirre: "Berdeek iraultza nahi dute eta liberalek zorroztasun fiskala".
Alemaniako hautagaiak
Informazio gehiago (2)
Egunsenti nahasia dute Alemanian, hauteskunde-emaitza ez baita nahikoa datorrenari traza hartzeko. Olaf Scholz hautagaia buru, SPD Alderdi Sozialdemoktratak garaipena aldarrikatu du, eta, inoizko emaitzarik txarrenak lortu arren, kantziller izateko prestutasuna adierazi du CDUren hautagai Armin Laschetek. Biek ala biek lor lezakete Angela Merkel ordezkatzea, eta alderdi txikiek dute gehiengoa osatzeko giltza, Berdeek eta liberalek.
Danel Agirre eta Mikel Reparaz EITBko kazetariek eman dizkigute hauteskunde-biharamunaren gakoak Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Reparazek esan du irabazleak Berdeak izan direla, eta aukera handia dutela exekutibo berrian agenda ekologista trinkotzeko. Agirrek ohartarazi du, baina, Berdeen lehentasunek talka egiten dutela liberalekin, eta horrek negoziazioak korapilatuko dituela: "Berdeek iraultza ekologikoa nahi dute, inbertsio handiak eginez, eta liberalek gastua murrizu".
Alderdiek eperik gabe negoziatuko dute datozen hilabeteetan, eta bat datoz Agirre eta Reparaz: "Ez dago hauteskunde berriak baztertzerik".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa