Faktoria
Juan Mari Uriarte
Jone Larrañaga | EiTB Media
Zaldibarko alkateordea hunkituta mintzatu da Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko lanak bertan behera geratu ondoren. "Uste dut egin dela egin ahal izan den guztia" esan du.
Juan Mari Uriarte, Zaldibarko alkateordea
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkateordea hunkituta, oso hunkituta, mintzatu da "Faktoria"n Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanak bertan behera geratu direla jakin ostean. Egunero egiten du zabortegira bisita eta bertan bilakaeta lanak egiten ari ziren arduradunek aurreratua zioten "non gehiago bilatu, non gehiago arakatu, ez zegoela". Uriarteren irudiko, lan "zehatza eta gogorra" egin da 16 hilabete hauetan eta uste du "egin dela egin ahal izan den guztia". Gogoratu du arropa, telefono edo beste arrasto txikiena aurkitzen zutenean, lanak eten eta dena aztertu izan dutela Joaquinena ote zen ikusteko. "Ziur nago", esan du, "arakatutako zabor artean Joaquin ez dela joan".
Zabortegia erabat ixteko lanak, orain, azkartu egingo direla uste du Zaldibarko alkateordeak eta bi urte barru inguru hori "estalita eta berdetuta" egongo dela. "Historiara pasatuko da hori" esanez amaitu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa