10:37

Faktoria

Antton Curutcharry

"Molac legeak erraztuko digu asko bizia"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Asanblea Nazionalean erdietsitakoa 'lorpen historiko eta ederra' dela azpimarratu du. Zuhurtziaz mintzatu da, hala ere: 'Euskararen etorkizuna ez da bideratua. Negoziazioak tinko-tinkoak izango dira'.

  • Molac legearen eztabaida, atzo, Asanblea Nazionalean

    Molac legearen eztabaida, atzo, Asanblea Nazionalean

    8:57 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

247 boto alde eta 76 aurka. Gehiengo zabal honen bidez atera da aurrera Frantziako Asanblea Nazionalak hizkuntza gutxituak babesteko legea. Frantziako Errepublikak frantsesa ez den hizkuntzak babesteko onartu duen lehenbiziko legea izan da, eta horregatik entzun dugu "historiko" hitza. Izenondo horri, "ederra" ere gehitu dio Antton Curutcharry Euskal Elkargoko Hezkuntza arduradunak.

Azpimarratu du euskarazko murgiltze ereduak, orain arte, esperimentazio gisa soilik eskaini zitezkeela eta hemendik aurrera, legezko aukera izango dela, hezkuntza elebiduna edota soilik frantsesa eskaintzen duena bezala eta horrek 'aitzinamendu haundia' ekarriko duela. Moulac legeak, hezkuntzan ez bezala, orokorrean ekarriko dituen erraztasunak ere nabarmendu ditu hautetsiak: 'Asko erraztuko digu bizia'. Nolanahi ere, zuhurtziaz mintzatu da: 'Euskararen etorkizuna ez da bideratua. Negoziazioak tinko tinkoak izango dira'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena