13:16

Faktoria

Arma autonomoak

Armada robotizatuak: araurik gabeko iraultza militarra

Munduko potentzia militarrak bete-betean sartu dira adimen artifizialak urratutako bideetan barrena, eta nazioarteko kontrolik gabe ari dira arma autonomoak diseinatzen.

  • Zisjordania

    Zisjordania

    16:19 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sir Nick Carter Erresuma Batuko armadaren buruak azaldu du 2030erako indar militarren laurdena robotizatuta egotea espero duela; Azerbaijanek dron autonomoak erabili ditu Karabaj Garaiko armeniarren aurka; AEBek eskifaiarik gabeko hegazkin baten bidez hil zuten Qasem Soleimani Irango buru militarra; eta egun badira hil beharreko helburuak etnia bidez bereizteko ga diren dronak. NBEk arma autonomien larriaz ohartarazi du, eta nazioarteko araudia eskatu du, gizakien kontrolik gabeko arma autonomoak debekatzeko.

Munduko potentziek adimen artifziala eta industria politika uztartu dituzte, eta horren lekuko izan da Laura Nolan Googleko ingeniari ohia. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan kontatu duenez, erraldoi estatubatuarrak software militarra egiten du AEBetako Defentsa departamentuarentzat eta dimisioa eman du arrazoi etikoak tarteko. Arma autonomoen debekuaten aldeko kanpainan bete-betean ari da egun, eta borroka horren premiaz eta oztopoez aritu zaigu Roser Martinez UABeko Zuzenbide irakaslearekin batera. Mikel Ayestaran eta Mikel Reparaz kazetariak, bestalde, AEB, Israel, Turkia eta Hego Koreako armadek robotizaziorantz eman dituzten urratsen inguruan aritu zaizkigu.

"Erabaki al dezake robot batek pertsona baten bizitzaren inguruan?". Egunetik egunera galdera horrek gutxiago du zientzia fikziotik.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena