10:37

Faktoria

5Gaz, Faktorian

5Ga, utopiaren eta distopiaren arteko mugan

Informazio gaindosi eta albiste faltsuen olde betean, "Faktoria"n, dibulgaziotik eta dakitenekin hitz egin dugu 5Gaz, guztia aldatzera datorren teknologiaz.

  • 5GA

    5GA

    24:24 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abian da da hiperkonektibitatearen aroa. Euskal Herrian hasi da zabaltzen 5G teknologia, eta oraindik mugak eta trabak nabarmenak diren aren, gizartearen ertz guztiak iraultzera dator haririk gabeko sare belaunaldi berria, eta enpresa asko hasi dira etorkizuna marrazten. Horietako bat da Vicomtech Teknologia zentro donostiarra eta bertako Media Digital zuzendari Mikel Zorrillak azaldu dizkigu garraioan, bide segurtasunean edo medikuntzan 5Gak eragingo dituen aldaketak.

Berehalakoenean, aurrekaririk gabeko abiadura eta estaldura ekarriko du 5Gak, eta etorkizun hurbilean behin betiko bultzada emango die robotikari eta adimen artifizialari. Xabier Barandiaran EHUko filosofia irakasleak ohartarazi du 5Ga badatorrela eta gizarte bezela ez dugula jarrera aktiborik: "5Ga datorrela diogu uda baletor bezala, guk zereginik ez bagenu bezala, eta gure buruari galdetu behar diogu ea zer nahi dugun egin gizarte moduan".

Zaloa Campillo Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkargoko arduradunak "potentzialtasun handia" ikusten dio 5Gari, baina uste du "alegalitatea" eta "etikaren inguruko lan asko" ekarriko duela, batez ere pribatutasunari eta datuak babesteari dagokionez. Teknologia aro berriak erronkak dakartza eta ezinbestekotzat jo dute araudia egokitzea eta gizartean kontzientzia zibikoa sortzea.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena