11:25

Faktoria

Moria kiskalita

Egoera jasanezina COVID-ak lehertu du Moriako errefuxiatuen kanpalekuan

Suak basamortu bihurtu du Moriako errefuxiatu gunea, 12.000 lagunetik gora noraezean dabiltza, umeak gurasoengandik galduta, denak egarriz, gaur jateko itxaropenik gabe.

  • Moriako errefuxiatu gunea sutan

    Moriako errefuxiatu gunea sutan

    9:53 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irati Azkue, Zaporeak elkarteko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan, Moria-ko errefuxiatu guneko berriak jasotzeko. Esan digu aurrikusitakoa gertatu dela. 35 pertsonak positibo eman dute Covid-aren proban eta hauek euren familiekin isolatzeko, kanpalekutik atera nahi zituzten. Ez zuten alde egin nahi eta gainerakoak beldurtu egin dira. Tentsio giro horretan piztu dituzten hainbat su txikitatik sortu da sutea, haizeak bultzatuta. Eta kanpalekua suntsitu du suak.

Irati Azkuek gogora ekarri digun moduan, egoera jasan ezina zen lehendik kanpakeluan: 1.300 lagunentzat prestatutako lekuan 12.000 lagunetik gora zeuden, 20 nazionalitate baino gehiagoko jendea, egun osoa janariaren zain iladetan. Horrela bataz beste bi urte egiten ditu errefuxiatu bakoitzak eta egoera psikologikoari ezin ondo eutsi, erotzeko moduko egoera bizi dute. Ondorioz, istiluak egunero gertatzen ziren kanpalekuan. Orain COVID-ak lehertu du egoera.

Gaur Greziako gobernuaren catering zerbitzurik ez dute izango eta Zaporeak elkartetik saiatuko dira ahal dutena egiten, baina egoera horretan "janariz betetako furgoneta bat ere liskar iturri izan daiteke", Irati Azkuek gogora ekarri digunez.

Azkenik, Zaporeak elkarteko komunikazio arduradunak errepikatu digu "pertsona hauei guztiei Europako Batasunak babes eta asilo eskaria bideratzea litzatekeela zilegia".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena