10:30

Faktoria

Joseba Erremundeguy, Baiona

'Abertzale batentzat Etchegarayk baldintza anitz betetzen ditu'

Joseba Erremundeguy, Baionako hautetsia, Jean Rene Etchegaray auzapezaren taldekoa, udal bozen biharamunean.

  • Joseba Erremundeguy, Etchegarayren zerrendako kidea

    Joseba Erremundeguy, Etchegarayren zerrendako kidea

    3:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tarte handiarekin lortu du Jean Rene Etchegarayk Baionako alkate kargua. Baionako auzapez izango da bigarrenez, 'Baiona garai berrietara eramateko, aldaketa klimatikoa bezalako erronkei egokitzeko'. Etchegarayren zerrendako kide da Joseba Erremundeguy. 'Faktoria' albisteak aitortu du, abertzale askoren botoak eskuratu dituela Etchegarayk, 'Bi hautgaien artean Euskal Herriaren ikuspegi desberdin bat erakusten zuen hautagaia' delako. Erremundeguyren hitzetan, 'abertzale batentzat Etchegaray baldintza anitz betetzen dituen' hautagaia izan da.

Euskal Elkargoko presidente da gaur egun Jean Rene Etchegaray. Berriz aurkeztuko ote den galdetuta, Erremundeguyk esan du 'zilegitasun osoa duela'. Azken hitza Baionako auzapezarena izango bada ere, zerrendakideak argitu du Faktorian, igande gauetik 'sekulako dei eta sms-ak idatzi' dizkiotela, Barnekaldetik eta Ipar Euskal Herri osotik, 'aurkeztera deitzeko'. Joseba Erremundeguyren apustua argia da: 'Ipar Euskal Herriarentzako ikuspegi bat duen presidentea behar dugu eta Etchegarayk badu'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena