Faktoria
Eduardo Zubiaurre
Kontratuen behin-behinekotasun tasa jaisteko, araudiak eta eragile sozialen jokabidea aldatu beharko direla adierazi du Confebaskeko presidenteak.
Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea
Informazio gehiago (2)
"Egia da beste herrialde aurreratuenekin alderatuta, behin-behineko tasa altua daukagula. Aztertu egin beharko dugu, eta egonkortasuna handitzeko urratsak egin", aitortu du Eduardo Zubiaurre Confebaskeko buruak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Horretarako, ordea, araudiak aldatu egin beharko direla zehaztu du -kontratazioen araudia eta lan erreforma aipatu ditu- eta aldatu egin beharko duela baita ere "eragile sozialen jokabideak". Gaineratu du, ildo horretan, konfiantza giroa zabaldu behar dela eragile guztien artean "herrialde aurreratuenean bezala, bide horretatik, egonkortasun tasa altuagoak lortzeko".
Herrialde aurreratu horien artean, Alemania jarri du eredu gisa, koronabirusak eragindako krisitik irteteko bide-argi gisa. Azaldu duenez, alde baterako erregulazio espedientepean dauden langile eta enpresen kopurua izugarria da, eta, baldintzak malgututa, ahaleginak egin behar dira aurten jarduerari eta enpleguari eusteko. Azpimarratu du "krisitik ateratzeko irtenbideetan asmatzea" izango dela gakoa. Zubiaurreren arabera, euskal gizartearen indarguneak baliatu eta irtenbide horretan asmatuz gero bakarrik heldu ahal izango zaio hurrengo urteko susperraldi ekonomikoari. Alde horretatik, azpimarratu du administrazioak zorpetu egin behar duela: "Mantendu behar dugu gizartea, enpresak, gizartea, petsonak, zerbitzuak... eta zorpetu litezkeen bakarrak administrazioak dira. Eta zorpetze hori gero ordaindu egin beharko da, epeka, zentzuz eta hurrengo belaunaldiei zorrik utzi gabe", zehaztu du. Alde horretatik, fiskalitatean -errentaren gaineko zergan, elkarten gainekoan eta jokuaren gainekoan- erakundeek zerga marjina handitzeko aukera badagoela gogorarazi du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
Arratsean 52:08
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa