10:51

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Urkullu-Ortuzar tandema aldatu beharrik ez dut ikusten'

Atutxaren iritziz, Borja Semperrek bazuen indarra Euskadiko PPn aldaketa bultzatzeko. Dolores Delgado fiskal nagusi izendatzeak, bestalde, Kataluniako auziarekin du lotura bere ustez.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

    22:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du Iñigo Urkulluren adinako balioa daukan aktibo bati ezin diola EAJk Lehendakaritzako hautagaitzatik aldentzen utzi, eta horregatik berretsi duela.

Erreleboen aldeko da Atutxa, baina iruditzen zaio momentu politikoak irakurtzen jakin behar dela, eta aldaketa horietako unea noiz den identifikatzen ere bai.

Urkulluk jarraitzea komenigarri ikusten duen gisan, Andoni Ortuzarrek EBBren presidentetzan segitzea ere komenigarri ikusten du Itxaso Atutxak, Urkullu-Ortuzar tandemak ongi funtzionatu baitu eta aldaketa premiarik ez baitu ikusten.

Borja Semperrek politika utziko duela jakin berritan hitz egin du Atutxak Euskadi Irratian. Semperri buruz esan du bere alderdiko oraingo buruzagiek harturiko ildoarekin desadostasuna agerikoa zela, eta berak bazuela indarra Euskadiko PPn aldaketa bat bultzatzeko.

Pedro Sanchezek estatuko fiskal nagusi izateko Dolores Delgado proposatu izanak uste du harreman zuzena duela Kataluniako auziarekin. Izendapenak politikaren desjudizializazioan lagun ote dezaken galdetuta, benetan horretan lagun dezakeena Sanchezek horretarako harturiko konpromisoa betetzea dela esan du.

Sanchezen jarreran Kataluniarekiko aldaketa bat badagoela uste du Atutxak, Torrarekin hizketan segitzeko prest dagoelako, hauteskunde batzordeak hura diputatu gisa inhabilitatu ondoren ere.

Espainiako gobernuaren 2020rako aurrekontuak onartzeko ere uste du Kataluniako auziak izango duela zeresana. EAJren babesari buruz, uste du onartu gabe geratu ziren aurrekontuen norabidean badoaz, ez dela haiek babesteko arazo handirik izango. Aurrekontu haiek Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren premia nagusiak biltzen zituztela.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena