10:55

Faktoria

Joseba Egibar

'Sententziak erakusten du gure proiektua ez dela sartzen marko honetan'

Egibarren iritziz bart gauekoa bezalako indarkeria irudiek balio diote Espainiako Gobernuari sententzian frogatu ez den indarkeria errelatoa eraikitzeko.

  • Joseba Egibar

    Joseba Egibar

    24:42 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Egibar EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidentearen arabera, sententziaren aurkako protestak jendetsuak eta baketsuak izatea da giltza. Bart gauekoa bezalako irudiek ez dutela laguntzen esna du 'Faktoria'n eta Espainiako gobernuak erabil ditzakeela, epaiketan frogatu ez den errelatoa eraikitzeko, alegia indarkeriaz jositakoa dela prozesu independentista.

Egibarren esanetan, bestalde, sententziak argi erakusten du EAJren proiektu politikoak, Kataluniakoak bezala, ez duela tokirik marko juridiko politiko honetan. Uste du berez balegokeela aukera, legedian baitan, estatus berri baterako proposamena egitekoa, oinarri demokratikoan eta eskubide historikoetan oinarrituta. Interpretaziorako bide guztiak itxiz gero, ordea, borrokan segi beste biderik ez dela geratzen dio.Estatu ereduari buruzko eztabaida EAJk Madrilera eramaten duen euskal agendan daukala dio, eta Sanchez horren jakitun dela.  

Jeltzaleen Eusko Legebiltzarreko bozeramaleari argigarria iruditu zaio sententzia ikusteko Pedro Sanchezek zergatik ez zuen gobernurik osatu Unidas Podemosekin eta alderdi kataluniarren babesarekin. Epai hau aurreikusita, eta 155a edo antzeko neurriren bat hartu beharko balitz, Sanchezek PP eta Ciudadanos bidelagun nahiago dituela uste du, epe ertainean behintzat.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena