10:30

Faktoria

Iñaki Esparza

'Europan, epai honek erakutsiko ditu Espainiako zuzenbidearen ahuleziak'

EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunaren arabera, Espainiak zaila izango du Giza Eskubideen Europar Auzitegian ulertaraztea, adibidez, zergaitik ez den apelazio eskubiderik izan.

  • Iñaki Esparza, EHUko zuzenbide prozesaleko katedraduna

    Iñaki Esparza, EHUko zuzenbide prozesaleko katedraduna

    15:44 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europan procés-ak egingo duen biderako idatzita dago Auzitegi Gorenaren epaia, Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, eta horregatik, egiten dio 'hain tarte zabala oinarrizko eskubideen urraketarik ez dela egon esatera bideratutako tarteari'.

Esparzak uste du, nolanahi ere, sententzia honek Espainiako zuzenbidearen ahuleziak erakutsiko dituela eta zail izango duela ulertaraztea, adibidez, aforamendu sistema eta horrelako zigor larriak jarri dituen prozesu penal batean bigarren instantzia batean apelatzeko aukerarik ez izatea. Horrezaz gainera, EHUko katedradunak uste du, prozesu justu baterako berme behar duen tutela eskubidea ere jarriko dela auzitan eta baita botere judizialaren independentzia ere: 'Injerentziak egon dira unero alde guztietatik', iritzi dio, presio mediatikoa, hauteskunde kanpaina eta filtrazioak adibide gisa jarrita.


 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena