Faktoria
Arkaitz Rodriguez, Sortu
Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiak adierazi du Euskal Herriak Kataluniarekin bide bat adostu behar duela.
Arkaitz Rodriguez, Sortu
Informazio gehiago (2)
Arkaitz Rodriguez SORTUren idazkari nagusiak argi du: Euskal Herriak Kataluniarekin bide bat adostu behar du. Estrategietan zer egin izango da kontu nagusia baina, Rodriguezek dio, soluzioa ez dela inoiz 'autodeterminazio eskubidearen ukapenetik' etorriko. Letra xehera joanda eta bide-orrietan egon litezkeen desadostasunez aldetuta, SORTUko idazkari nagusiak esan du 'bideak ez delaitsu itsuan aldebikotasunean oinarrituko, horrek beto eskubidea emango liokeelako Espainiako Estatuari'. Espainiarekiko 'menpekotasuna onartuko luke' estraegia horrek. Baina, aldi berean dio, 'ezin duela alde bakarrekoa izan, horrek mugak ditu, Espainiar Estatuaren indarraren arriskua'.
Epaia
Urriaren 1eko Kataluniako erreferendumarengatik egin den auzibedetik 'zigorra etorriko dela' uste du Rodriguez. 'Ez dugu zalantzarik, epaia zigortzailea izango da. Eta gorra. Estatuak epai horrekin prezio garestia jarri nahi diolako erabakitzeko eskubideari'. SORTUko buruzagiak gaineratu du, zigorrak ez dituela 9 auzipetuak kaltetuko, 'gizartearen gehiengoa zigortuko dute eta zeharka bada ere, euskal gizartea. Auzitan jarriko dutelako, Euskal Herriak eta Kataluniak beer etorkizuna libreki erabakitzeko duten eskubidea'
Eusko Alderdi Jeltzaleak Kataluniako prozesuan izan duen jarrera kritikatu du: 'gehiegitan sensazioa izan dugu EAJ hurbilago izan dela Madrildik, Estatutik, Kataluniatik baino'. Sensazio hori Katalunian ere hedatuta dagoela esan du Arkaitz Rodriguezek. Ildo beretik, ez zaio gustatu SORTUko buruzagiari, itun politiko berrirako eztabaidan jeltzaleek erakutsi duten jarrera: 'adostutakoa beheratzen edo ezkutatzen saiatu da', esan du Rodriguezek, 'PSE akordiora bildu dadin'.
Felipe Gonzalez
Euskal presoei ezarri zaien salbuespenezko politikarekin amaitzea exijitu du Rodriguezek. 250 daude, horietako batzu egoera larrian. Sortuko buruzagiak nabarmendu du, 'hemen biolentzia bat baino gehiago izan da: ETArena eta Estatuarena'. Eta parte batek bakarrik ordaindu duela gaineratu du Rodriguezek. Galdera hauxe utzi digu: 'zenbat espetxe urte bete ditu Felipe Gonzalezek? edo torturatu duten ehunka polizia eta Guardia Zibilek? Bakar bat ere ez'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Argi Ibili 115:41
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa