13:15

Faktoria

Adimen urritasuna

'Guk ere sexurako eskubidea badaukagu'

Garbiñe Egiak adimen urritasuna du eta Gorabide elkarteko kidea da. Bikotekidea du duela 13 urtetik. Sexu bizitzarako duen eskubidea aldarrikatu du eta psikologoak nola laguntzen dion azaldu digu.

  • Garbiñe Egia

    Garbiñe Egia

    15:37 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adimen urritasun eta sexuari buruz dauden tabuak eta okerrak gainditu, eta sexu esperientzietan laguntzeko gida prestatu du Bizkaiko Gorabide elkarteak. Mikel Ibarbuengoitia izan da lan hori egin duenetako bat. Bideratzailea da bera eta Garbiñe Egiaren tankerako pertsonei laguntzen die haien galderak eta kezkak argitu eta euren harremanak bideratzen. Garbiñek 13 urte daramatza bere bikotekidearekin eta hilabetean behin hitz egiten du psikologoarekin bere harreman sexualei buruz.

Argiñe Areitioren alabak, berriz, 20 urte ditu eta ez du oraindik harremanik.  Bere amak espero du topatuko duela bikotekidea eta lortuko duela 'normaltasunez' bere bizitza egitea.  Argiñek gogoratu du adimen urritasuna duten pertsonek harreman sozialetarako filtrorik ez dutela eta ez direla gai sexuan izan behar duten jarrera neurtzeko. Besteak beste, pertsona normalekin harremanak izan nahi dituztela azaldu du edota pertsona egokiek probetxua atera nahi izaten dutela eurengandik. Horiek indientifikatzeko behar-beharrezkoa jo dute denek laguntzaileen lana.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena