10:02

Faktoria

Maria Solana

'Zidakos bezala, urak bere onera etorri dira PSNrekin. Lasaitu? Ez dakigu'

Sanferminen osteko bilerarako 'arduraz jokatzeko' deia egin die sozialistei bozeramaileak eta iritzi dio 'inprobisazioan' oinarritutakoa izan zela Chivitek Esparzari egindako bilera-deia.

  • Maria Solana

    Maria Solana

    13:35 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Zidakos bezala. Urak bere onera etorri dira gure artean. Baina lasaitu ote diren? hori ez dago jakiterik'. Nafarroako erdialdeko uholdeekin alderaketa eginez iradoki du 'Faktoria'n Maria Solana Nafarroako jarduneko gobernuaren bozeramaileak PSNren jarreraz ez direla guztiz fio. Azaldu du Maria Chivitek presidentegai sozialista 'inprobisazioan' ari direla dirudiela, eta sanferminen osteko bilerarako 'erantzukizunez' jokatzeko deia egin dio.

Kritikatu egin du, baita ere, Maria Chivite sozialistak eta Navarra Sumako beste hainbat ordezkarik, uholdeen ondoren eduki duten jarrera: 'Ulergarria da bertara gerturatu nahi izatera. Ziurrenera elkartasuna agertzera joan ziren. Zilegi da eta ondo iruditzen zaigu. Kontua da agertu zirela eta nahi izan zutela parte hartu Gobernuak ordezkariekin antolatutako bileran. Hori ez da ez zilegi", adierazi du.

Solanak jakinarazi duenez, egun hauetan etengabekoak izaten ari dira bilerak Espainiako Gobernuko ordezkari eta ministerioarekin, Nafarroako erdialdea hondamendi eremu 'lehenbailehen' izenda dezaten. Aurreratu duenez, Isabel Elizalde Nekazaritza kontseilariak, adibidez, gaur du hitzordua Luis Planas arloko ministroarekin: 'Lehenago ere izan ditugu antzekoak eta nahikoa kostata etorri den laguntza izan da. Ministro desberdinekin eta delegatuarekin elkartzen, hitz egin eta adosten ari gara, eta arren eskatzen diegu, bidera dezatela laguntza azkar'. Eskari hori modu formalean egingo du gaur Nafarroako Gobernuak egingo duen aparteko bileran. Bertan, kontseilari bakoitzak euren alorretik jasotako kalteen lehen aurre ikuspen bat ere egingo du, bozeramaileak aurreratu duenez.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena