11:36

Faktoria

BIZI! mugimendua

'Europan klima aldaketaren borrokan eredu gara, baina ez da nahikoa'

10 urte beteko ditu aste honetan BIZI! mugimenduak.

  • Xabier Harlouchet eta Elise Dilet

    Xabier Harlouchet eta Elise Dilet

    14:23 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Klima aldaketa 'mundua txikitzen ari den elefante baten moduan' irudikatzen du BIZI! mugimenduak. 'Pixkanaka, guztion laguntzarekin jan behar dugun elefante bat' kontatu digute 'Faktoria'n Elise Dilet eta Xabier Harlouchet BIZI! mugimenduko antolakuntza taldeko kideek.

10 urte dira taldea sortu zutela. 20 lagun izan ziren 2009an, 600tik gora dira gaur egun eta hazkunde bidean jarraitu nahi dute. Ipar Euskal Herrian dute 'eremu geografikoa' baina, Hego Euskal Herrian taldea sortu nahiko lukete. Desobedientzia zibila da BIZI!ko lanabesa, bankuen aurkako 'ekintza ikusgarriak' egin dituzte eta azkena da, Emmanuel Macron Frantziako presidetearen argazkiak herriko etxeetatik kentzerena. Iganderako iragarri digute beste ekitaldi handia: asteburuan BIZI! mugimenduak 10.urteurrena ospatuko duela baliatuz, igandean 'ekintza ikusgarria' egingo dute Baionan.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena