Faktoria
Aiora Zulaika
Sudur gorririk jantzi gabe, biluzik, aritu da Aiora Zulaika Pirritxi buruz eta hark umeei begitera begiratu eta berdinetik berdinera ikusten duen munduaz
Aiora Zulaika
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Pneumonia txar batek hamar egun eduki du, negu honetan, Aiora Zulaika zainketa berezien unitatean, eta hiru hilabete, oholtzetatik kanpora. Pneumonia laguna egin duela dioen arren, 'umeen berotasuna faltan botatzen' ari dela aitortu du. Nahi du, lehenbailehen, berriz ere sudur gorria jantzi -bere neurrirako propio Bartzelonatik ekartzen duena- eta haurrekin konektatu: 'Haurrari berdinetik berdinera begiratzea dakar horrek', esan du: 'deskubritzea bere harritzeko gaitasuna, irudimena, taburik eza'... eta horrek denak askeagoa izatea dakarkio Aiorari, 'hegan egitea'.
Sudur gorririk jantzi gabe aritu da, ordea, 'Faktorian'n, biluzik. 'Larrugorritan sentitzen dut nire burua', esan du eta biluztasun horretatik kontatu du nola deskubritu zuten umorea dela 'bizitzeko modu iraultzaileena'. Euren jardunak bizitzeko modu bat erakusten duela dio, 'alaia, euskalduna, herrikoia eta aurrerakoia' eta izpiritu horretatik egiten dutela bat gizarte arloko hainbat eta hainbat mugimendurekin.
Juan Kruz Mendizabal 'Kakux'-ek esan zion behin eurena 'bai zela ebanjelioa', eta sinistuta dago Aiora horrek baduela egiatik. 'Zer da ba kristautasuna? bizitza eta heriotza ulertzeko modu bat, eta nolabait, barnekotasuna eta espiritualtasuna ulertzeko modu bat', esan du. 'Besterik da Eliza', gaineratu du sinistun den aldetik. Ez du laguna zuenaren kasuan pertsonalizatu nahi izan, baina Elizaren metastasiaz mintzatu da: 'Hain da piramidala, hain da gizonezkoena, hain oinarritzen da boterean, gaitz asko hartzen dituela bere barruan'.
Bizitzan, bueltaka jarraitzeko asmoa du Aiorak, eta oholtzetara auki bueltatzeko asmoa ere bai. Musuak partitzen segiko du, eta azarotik aurrera 'dantzari' arituko direla aurreratu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/26
Norteko Ferrokarrila 54:52
2024/04/26
zidorrean 54:34
2024/04/26
Arratsean 43:54
2024/04/26
Mezularia 66:26
2024/04/26
Arratsean 38:03
2024/04/26
Baipasa 175:55
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa