Faktoria
MARTXOAK 8
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak dio berdintasunaren alde "egunero" jardun behar dela. Nafarroako Berdintasun Institutuak ere, berdintasunarekiko konpromisoa agertu du.
Izaskun Landaida, artxiboko irudi batean.
Informazio gehiago (2)
Hego Euskal Herriko erakunde ofizial guztiek babestu dituzte martxoaren 8ko grebarako deialdiak. Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak 'Faktoria' saioan adierazi du martxoaren 8an "protagonismo osoa mugimendu feministarena eta kalera aterako diren emakumeena" dela: "Kontuan hartu behar dugu une kritiko bat bizitzen ari garela; emakumeen eskubideen aurkako eraso zuzenen testigu izaten ari gara, eta kalera irtetea eskubide hauek defendatzeko beste modu bat da".
Landaidaren arabera, berdintasunaren aldeko lana "eguneroko lana" da, eta bakoitzak bere esparrutik egin behar du ahalegina, "berdintasun erreala lortzeko". Emakundek bat egin du mugimendu feministak egiten dituen aldarrikapenekin.
Nerea Alvarez Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariordeak ere konpromisoa adierazi du berdintasunarekiko. Uste du bihar gizarteak bidaliko dien mezua "adi entzun eta jaso" behar dutela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
2024/12/23
#-goizak_gaur_1400-# 32:19
2024/12/23
Kirol Legez 26:22
2024/12/23
Goizak gaur 31:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa