Faktoria
Arrantza kuotak
Miren Garmendiarekin, Gipuzkoako Arrantza-kofradien Federazioko idazkariarekin hitz egin dugu.
Berdelak
Informazio gehiago (2)
17 orduko negoziazioen ondoren, goizaldean iritsi da Europako arrantza ministroen akordioa: bost urtetan lehen aldiz, Europako Batasunak bere horretan utzi du Kantauriko legatz kuota, ia 6 milioi kilo dira eta antxoaren harrapaketa kopuruari ere eutsi diote. Baina, berdelaren kuota % 20 murriztea agindu dute.
Legatza eta antxoako kuota eustea albiste ona da euskal arrantzaleen iritziz baina ez dute ulertzen, berdelaren murrizketa. Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkariak 'Faktoria'n esan du ikerketa gehiago beharko dira, berdelaren kuota murrizteko arrazoiak "ez datozelako bat arrantzaleek esaten digutenarekin eta zientzialariek diotenarekin". Berdel gehiago harrapatzeko tartea badago, "gure kuota berehala agortzen da, berdela badago itsasoan" esan du Garmendiak.
Deskarteak
Urtarriletik aurrera arrantzaleek harrapatzen duten guztia porturatu beharko dute. Aspaldiko asmoa dela onartu du Garmendiak, 'pelajiko txikiekin hasita gara, baxurako kuotak ez du arazo handirik deskartearekin' baina, aurrerantzean legedi berriak ze eragin duen ikusi nahi dute. Kezkarako arrazoiak ikusten ditu, Gipuzkoako Kofradietako arrantzaleak, "gauzak nola kudeatu behar diren ez dagoelako argi".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa