Faktoria
Eneko Goia
Donostian baino arazoa Irunen dagoela dio, 'topea egiten hasia dagoela'. Europako migrazio politikarekin oso kezkatuta mintzatu da: 'Besteek hartutako erabakiek eragin handia izan dezakete gugan'
Informazio gehiago (2)
Migrazio gaietan, Europan gertatzen ari denak kezkatzen du Eneko Goia Donostiako alkateak eta Europak adostasunak lortzeko duen ezinak. 'Besteek hartutako erabakiek ondorio larriak izan ditzakete gugan", esan du Irunen gertatzen ari dena adibidetzat jarrita: 'Igarobidean dauden migratzaileek, mugan arazoak ikusen dituztenean, tapoia hor sortuko da', esan du. Irunen aldean, arazo gutxiago du Donostiak eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituen azpiegiturak gaur egunekoari erantzuteko egokiak direla iritzi dio. Onartu du, nolanahi ere, "beste zenbaki batzuekin, arazoak lituztekeela" Gipuzkoako hiriburuak ere. Testuinguru horretan, migrazio politika egokiak eskatu ditu, Udalak arazo honen azken katebegia direlako.
Udalen autonomia eta araudiak sortzeko eskumena aldarrikatu du, aldiz, etxebizitza turistikoa erregulatzeko orduan. Azaldu du, Espainiako Lehia Batzordeak Donostiako araudiari jarritako helegiteak jasotzen dituen argudioek, Udalak hiria ordenatzeko dituen tresnei eragiten diela zuzen-zuzenean: "Horrek kezkatzen nau bereziki, zeren ez badaukagu garbi udalak planifikatzeko ahalmena duela hiriaren aldetik, eta hori dela bere tresnarik garrantzitsuenetakoa, eta merkatuaren erregelak ez daukatela mugarik, arazo bat dugu, hiritarrek eskatzen diguten ordenatzeko ahalmena zalantzan jartzen delako", iritzi dio. Alde horretatik, berretsi du etxebizitzak, lehentasunez, bizitzeko balio behar duela defenditzen jarraituko duela.
Haserre mintzatu da, bestalde, Martuteneko presoek idatzi duten eskutitzari buruz -'nik oraindik ez dut jaso', esan du- eta azpimarratu du ez dela Udalaren eskumena kartzela horretan daudenen etorkizunaz erabakia hartzea. Gogoratu du 2008an onartu zuela Espainiako ministerioak Martutene eraistea eta azpiegitura berria egiteko lursaila erosi zuela Zubietan. 'Hari dagokio erabakia hartzea'.
Aste Nagusiaren hirugarren egunean egin ditu adierazpenok Goiak Faktorian. Orain arte, jaiak, normaltasun osoz egin direla jakinarazi du eta ez dutela izan inolako abusu edo erasoen berri.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa