Faktoria
Gorka Urbizu
"Infrasoinua gara baina BECen 10.000 lagunek entzungo gaituzte", esan digu Berri Txarrak-eko kantariak gizarte gaiei buruzko bere kezkak biltzen dituen elkarrizketa gertukoan.
Informazio gehiago (2)
"Rocka jada ez dago lehen lerroan", Gorka Urbizuren esaldia da: "jada ez da peligrosoa. Badirudi gehiegi bezatu dela". Rocka infrasoinua dela adierazten duten adierazleak ikusten ditu, horien adibide bat, agintearen kontrolak jo-puntuan rapa jarri izana: "Zentsuaren fokua, estilistikoki, rapean dago eta horrek ere ematen du zer pentsatua".
Zer pentsatua ematen dioten gizarte-gaiez aritu da 'Faktoria'n, hain zuzen ere, Berri Txarrak taldeko kantaria. Bereziki, gizarteak daraman joeraz: "Bolantea karramarro batek edukiko balu bezala goaz", iritzi dio, eta norberarengandik hasi behar dugula ingurura begira: Kezkatuta agertu da, adibidez, "borrokaren lehen lerroan pentsiodunak ikusteaz", edota, baita ere, "arrazakeria light hori gure gizartean cool dela" jabetzeaz. Borrokarako aukerak badirela uste du, Euskal Herrian politikoki "lozorrotik atera beharko dugula" eta mugimendu feministak deitutako manifestazioen ondotik, esate baterako, "birkolokatu beharko dugula denok".
Euskal kulturaz eta Berri Txarrakek hautsi duen kristalezko sabaiaz ere hitz egin du Urbizuk Maite Artolarekin izandako solsaldian. "Inertzia batzuk nagusitzen dira. Rocka hartu izan da zarata egiten duten kontu bat bezala. Euskal Herrian bertan ere kosta zitzaigun pareta hori eraistea".
Euskal eszenari buruz maizegi salbuespenetik hitz egiten dela nabarmandu du baina, eurena salbuespena izanda ere, konplexuak askatu beharra iradoki du. "Gauza batzutarako, gure txikitasuna edo gure subaltertasuna, de quita y pon bezalakoa da. Komeni zaigunean txiki gara eta komeni ez zaigunean ez gara hain txiki. Beti gure abiapuntua infra dela uste dut: infrasoinua gara eta entzun egingo zaituzte", azpimarratu du.
Bihar, 10.000 lagunek entzun ere. Jai berezia izango dela agindu du BECen, "gure 2.002 kontzertuak kontzentratuko dituena". Sorpresak iragarri ditu Urbizuk, bertakoak eta atzerrikoak. "Inoiz egin dugun ahaleginik handiena da. Guretzako berria da. Beti gorrotatu egin dugu estadioko rocka baina orain tokatu egingo da". Infrasoinua izan arren, euskal rocka "ez baitago hilda".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/22
kultura.eus 26:41
2024/11/22
#-goizak_gaur_1400-# 32:11
2024/11/22
Arratsean 30:41
2024/11/22
Kirol Legez 26:54
2024/11/22
Faktoria 23:41
2024/11/22
Goizak gaur 30:58
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa