14:56

Albisteak

Asteartean

Olatz Arrieta,'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Asteazkenean Eurobasque 2017 kazetaritza saria jaso bezperan izango dugu ETBren Bruselako berriemailea. Errugbiaz hitz egiteko tartea ere hartuko dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olatz Arrieta, ETBk Bruselan daukan berriemailea, elkarrizketatuko dugu asteartean, 'Faktoria' magazinean. Asteazkenean Eurobasque 2017 kazetaritza saria emango dio Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Trump, amesgaizto amerikarra artikuluagatik, eta asteartean 10:00etan hitz egingo dugu harekin. Bestalde,  Europako errugbiaren hiriburu izango da Bilbo ostiralean eta larunbatean, eta hitzordu horri begira jarriko gara 09:30etik aurrera.  Iñaki Laskurain Euskal Herriko Errugbi federazioko presidentea elkarrizketatuko dugu, eta bestetik, Bilbo hiria milaka bisitari hartzeko nola ari den prestatzen jasoko dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Mikel Aramendi, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. 09:30ean, errugbiaz hitz egiteko beta hartuko dugu, eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Olatz Arrietarekin hitz egingo dugu, eta, jarraian, Eneko Axpe 'Maisha'ren 'Arts&Science' tartea entzungo dugu Kaliforniatik. Ondoren, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, Cristina Enea Fundazioko Txema Hernandezekin hidrologikei buruzko jardunaldiez hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapena egin ondoren, Nerea Ibarzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Ciden 'Direnak eta ez direnak' tartean, bizi testamentuez ariko gara.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, mamia eta arkumea izango dituzte osagai nagusi errezetak osatzeko Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, musikaz eta bizitzaz ariko zaigu Agus Barandiaran.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena