09:35

Baipasa

Ilustrazioa

Malen Pazos: "Teknologia erabilgarria da ilustratzaileontzat, baina kontrolatu egin behar da"

Ilustratzailea da Malen Pazos, ilustrazio koloretsuak dira bereak, forma eta proportzioekin egiten du jolas. Sareak dira bere erakuslehioa, eta bertatik sortu zaizkio lan gehienak, besteak beste,Tinder edo BizkaiaTecheko kanpainak egin ditu. Ilustrazio digitalaren abantailak azpimarratu dizkigu.

  • Malen Pazos bere ilustrazioekin Mutrikun

    Malen Pazos bere ilustrazioekin Mutrikun

    18:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mutrikuarra da Malen Pazos (1997), ilustratzilea. Bere webgunean ikus daitezke egin dituen ilustrazioak: koloretsuak dira, forma eta proportzioen arteko jolasa egiten dute. Ilustrazioetan ez du mezu jakinik zabaldu nahi, baina ilustrazio horiek balioak eta mezuak komunikatzeko balio dezaketela aitortu digu. Badaki zerbait horren inguruan, izan ere, publizitatea eta marketing-a ikasi zuen lehenengo, eta ilustrazio digitala gero. Horregatik, ez da horren apartekoa bere ametsa: liburu bat ilustratu nahi luke, berea edo beste norbaitena. Dena den, nahiago du marraztea, sentitzen duena testuz kontatzen ez da horren eroso sentitzen.

Bere lanen artean topatu ditzakegu Tinder edo BizaiaTechentzat egindakoak, baita Malengo festetarako egindako kartela ere. Nahiago du bere ilustrazioak intuizio edo sormen propiotik egin; baina autonomoa da eta lan ere egin behar du, beraz ohitu da dagoeneko bidaltzen dizkioten briefing-ekin lan egitera. Ez dauka erreferentzia jakinik, baina gustatzen zaio ilustratzaile desberdinen lanak ikustea; hor ere topatzen du inspirazioa, eta ez du ahobizarrik hori aitortzeko. Dena den, asko aldatzen ditu horiek ere, hilabete bat eman dezake autore baten lani begira, eta beste batekin tematu gero.

Elkarrizketa egiten genuen bitartean ilustrazioa egin digu, digitala noski,paper bat eta arkatza emanez gero ez lukeela jakingo zer egin aitortu digu. Bi mikrofono gorri, lore urdinen artean, disdira egiten dutela. Hori da Malen Pazosek berarekin izandako solasalditik sortu duen ilustrazioa.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena