Baipasa
GURE HIZTEGIA
ALOÑA BERAZA | EITb Media
Ageda Etxeita erizaina da Norvegian. Zornotza utzita bi urte eta erdi daramatza Jaugesund hirian. Aisialdian erabiltzen diren hiru esamoldeekarri dizkigu, eta bide batez Norvegiako bizimoduari buruzko zertzelada batzuk eman ditu
Norbegierazko hiru hitz Baiapasako hiztegian
Informazio gehiago (2)
Ageda Etxeita zornotzarrak bi urte daramatza Norvegiako Jaugesund hirian bizitzen. Etxez etxeko arreta medikuan egiten du lan, eta sei hilabetetan ikasi du norbegieraz hitz egiten. Baipasako hiztegira hiru esamolde gehitu ditu Agedak.
Kos hitza egoera atsegin bat deskribatzeko erabiltzen dela kontatu du; leku bati, pertsona bati, otordu bati edota momentu eroso bati erreferentzia egiteko.
Utenpils hitza, ordea, aire zabalean garagardo bat edatearen plazerrari deritzo. "Ute"-k kanpoan esan nahi du, eta "Pils", aldiz, garagardo mota bat da.
Ut på tur, aldri sur esaldiaren hitzez-hitzezko itzulpena ere egin du: mendira joan eta inoiz ez haserre. Euskarazko atsotitz baten moduko esaldia da. Lanaldi luze baten ondoren, ikasten denbora luzea eman ondoren edota deskantsu baten beharra sentitzen duten edozein momentutan erabiltzen dute norbegiarrek esaldi hori. Literalki, mendira joateko oinetako aproposak jantzi eta mendira joateko momentuan erabiltzen den esaldia da.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITBMusika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/02
Kantu Kontari 54:29
2024/05/02
kultura.eus 28:58
2024/05/02
#-goizak_gaur_1400-# 30:58
2024/05/02
Kirol Legez 26:37
2024/05/02
Faktoria 20:21
2024/05/02
Goizak gaur 31:28
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa